|
IƱaki Rezola: Itzalean, alegia Itzalean, alegia. La Bretxa, Donostia-San Sebastián Pasadizo hau beste leku askotan ere gertatu da. 'La bretxa' Donostiako merkaturik nagusienetakoa zen, harresi zaharraren bretxa zegoen toki gainean eraikia, hain zuzen -nondik izena zetorkion-. Inguruko baserritarrak hona etortzen ziren barazkiak, arraultzak, loreak eta baserrian hazitako guztia saltzera... duela gutxi arte. Eraikin zaharra handiegia omen zela-ta, eta hiria gaurkotzeko premia zegoela-ta, kanpoko itxura gordeta barruko guztia hankaz gora jarri eta eraberritu egin zen. Orain marka fineko dendak, irlandar, italiar edo eta sasi-tropikal itxurako tabernak, hipermerkaturen bat, zineak eta janari azkarreko horietako toki batzuk zabaldu dira bertan. Edozein tokitan egoteko sentimena ematen du horrek, edonora joanda ere inoiz mugitu ez zarelako inpresioa, alegia. Panoramikak baserritarren oraingo kokapena erakusten du. Zeren bertan diraute. Hori bai, kanpoan. Itzalean, alegia. Return |