|
IƱaki Rezola: Atmosferak Argazki hau atera nuenean Espainako iparralde osoa alerta egoerapean zegoen, haize-eurite gogor eta tenperatura bajuak zirela eta. Bezperan bertan olatuen eraso ezohikoki bortitzek kalte izugarriak sortu zituzten kostaldean. Zerua etengabe aldatzen zen, eta egunean zehar ateratako panoramiketan nabarmentzen da. Azkenean hau aukeratu nuen, arratsaldean egina, bi ur-zaparradaren artean (itsasotik hurbiltzen den bat ikus daiteke hain zuzen). Return |