Euripean abeslari
Joan den Azaroan asteburu bat ekialdeko Kantabrian ari ginen pasatzen, nahiz eta eguraldia txarra izango zela iragarrita egon. Eta ederki bete ere iragarri hori! Beraz ez nuen espero argazki handirik egin. Hala ere, eguraldiaren etengabeko aldaketek -euri zaparrada gogorrak eta eguzkiaren bapateko agerraldien artean- ortzadar ederrak eta momentu bitxiak sortu zituzten, argazkian ikus daitekeen moduan. Ez nuen nirekin inolako tripode edo antzekorik, noski, beraz kamara buru gainean jarri eta euritakoaren laguntza ezin aproposagoarekin hasi nintzen biraka argazkiak ateratzen (lehen behin baino gehiagotan erabili dudan prozedura, bide batez esana). Horregatik aukeratu dut argazki hau, aldezaurretik erabat ustezina nuelako. Honelako argazki gehiago ikusi nahi badituzu, klikatu
hemen.